Nontzeberri

Teresa Del Romero argazkilari nafarrak saritu du Baffest jaialdiak

Emakumeen sorkuntza fotografikoa sustatzen duen Barakaldon Baffest jaialdiaren Lehiaketa ataleko sari nagusia Teresa del Romero argazkilari nafarrak irabazi du; 60tik gora argazkilarik parte hartu dute ekimenean.

Bilbon finkatutako argazkilari iruindarrak El pequeño fantasma se puso triste izenburuko serieko argazki batekin irabazi du Baffest Barakaldoko argazki-lehiaketa. Epaimahaiak bost finalisten lanen kalitatea nabarmendu du, baina azkenean Teresa del Romero izan da garailea.

Del Romerorekin batera, lau argazkilari hauek izan dira finalean: Tamara López (Bilbo), Maria Aurtenechea (Bilbo), Andrea Abalia (Bilbo) eta Angela Losa (Donostia).

Bestalde, bihar amaituko da jaialdiaren bigarren edizioa, hiru astez makina bat jarduera eta erakusketa ondu ostean. Ekimenak 11 emakume argazkilariren lanak biltzen ditu sei gunetan. Erakusketak bi ataletan banatzen dira, Nagusia eta Lehiaketa. Azken hori irabazi du, hain zuzen, Teresa Del Romerok.

Exit mobile version