Nontzeberri

Teatro Paraiso konpainiaren “Erpurutxo”, Hendaian

Maiatzaren 15ean, igandearekin, Hendaiako Mendi Zolan, Teatro Paraiso konpainiaren eskutik Erpurutxo lana ikusteko aukera egongo da, 17:00etan.

Teatro Paraiso konpainiak ondo azaldu digu zertan den istorioa: “klasikoak klasiko dira edozein arotan garaikide izateko ahalmena dutelako. Oraingo honetan, Erpurutxo ipuina aurkezten dizuegu, baina abandonuari garrantzia ematen diogu eta, testuinguru gisa, egungo gizartearekiko paralelismoak agerian uzten dituen egoera bat jartzen dugu. Erpurutxo kontakizunean, ume txiki eta burutsu batek anai-arreba eta senide guztiak salbatzen ditu, nahiz eta gurasoek, baliabiderik ez zutelako etsita, basoan utzi izan. Ipuina iruditeria kolektiboaren parte da. Istorioaren zenbait zati gogoratu eta hunkitu egiten gara: Nor ez da basoan galdu eta bakarrik gelditzearen beldur izan? Nork ez du etxera itzultzeko harritxo zurien arrastoa inoiz irudikatu? Eta txoriek jan eta desagertzen den ogi-apurren arrastoa?
Nor ez da ogro maltzurraren beldur izan?”

Inuzentekeria ukitua duen unibertso fantastiko hori birsortuko dute aita batek eta aitona batek, oso egun berezi baten bezperan.

Exit mobile version