Nontzeberri

Teatro Laburreko Testuen XXII. Saria abian da

Cafe Bar Bilbaok eta Tartean Teatroak antolatu dute, EITBren laguntzarekin, Teatro Laburreko Testuen XXII. Saria. Lanak entregatzeko azken eguna abenduaren 31 izango da.

Sari horretara formatu txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztuko dira, hortaz, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak izango dira eta bere ekoizpena eta banaketa erreza. Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da, gutxi gorabehera. Bidali beharreko gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.

Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoi modalitate bakarrera aurkeztu daiteke lan bakoitza. Gaztelaniazko lanen egileek Euskal Erkidego edo Nafarrokoak izan beharko dute.

Saria,  modalitate bakoitzean, 750 € izango da, eta Tartean Teatroa saiatuko da lan hauen irakurketa dramatizatua egiten egileak (eta testuak berak) baimentzen badute.
EITBren Saria Euskarazko Soinu Fikzioko Gidoi Labur Onenari emango zaio, eta euskarazko lan guztiek bigarren sari honetarako aukera izango dute. Saria, dirutan, 1.000 eurokoa izango da.

Bestelako datuak eta baldintzak: Teatro Laburreko Testuen XXII. Saria.

Exit mobile version