Nafarroako antzerki profesionala erakusteko programa da Teatreves. Antzerki-arratsaldeak, eta Iturramako Civivoxan garatuko da otsailaren 4tik 25era bitartean.
Ostegun honetan hasiko da eszena zikloa La Caja Flotante taldeak egingo duen La esfera que nos contiene izeneko obrarekin. “Aspalditik hona, ohikoa da haurrak eskolara joatea, eta dena errutinazko egintza baten normaltasunez garatzen da, baina komeni da jakitea zer-nolako bide luze eta nekosoa urratu behar izan zuten hezkuntza eskubidea izatea ahalbidetu zutenek”.
Otsailaren 11n izango da bigarren saioa Zirika Zirkus-en euskarazko Tren Geltokia lanarekin. Keinu-hizkuntza, dantza, musika, eta akrobaziak, dena batera.
Otsailaren 18an, Átikus Teatrok Maravilla en el país de las miserias obra eskainiko du. “Gerra dagoen leku batean bizi dira mutiko bat eta neskato bat, eta elkar topatu dute. Fantasia, josteta, adiskidantza,… .
Azkenik, otsailaren 25ean, Acrónica Producciones-ek Bancarrota lana egingo du. “Iruzurrezko eran porrot egin duela leporatu diote enpresaburu bati; jendearen konfi antzaz abusatuta, bere burua desohoratu du, familia errekara eraman du, lapurra da, adiskideak traizionatu ditu, eta merkataritza, oro har, hondatu du”. Lan honek Gayarre Saria 2015 eskuratu zuen.