Nontzeberri

“Tapoifest” hardcore jaialdiaren 5. edizioa egingo da Bergaran

Martxoaren 4an eta 5ean, Tapoifest hardcore jaialdiaren bosgarren edizioa egingo da, Bergarako Gaztetxean. Guztira, zortzi talde arituko dira, lau egun bakoitzean.

Martxoaren 4an, Bataalla, Viva Bazooka, Keep Diggin eta Maradona taldeek joko dute. Martxoaren 5ean, berriz, Fly Shit, Take Warning, Ezin Izan eta Apraise bandek. Taldeak ez ezik, disko jartzaileak ere izango dira: 4an, DJ Mugu eta 5ean, DJ Balza.

Taldeei dagokienez, Ezin Izan Donostiako talde mitikoa da. Javi abeslariak Destruye!! fantzine aitzindaria eta Basati Diskak abiatu zituen. Hardocre melodikoa jotzen dute.

Bergarako Fly Shit taldea ere izen klasikoa da Euskal Herriko hardcore eszenan, makina bat urte baitaramatzate jotzen. 1996an sortua, iaz, Barneko ahotsaren bila diskoa plazaratu zuten.

Gasteizko Viva Bazooka, berriz, bikote instrumentala da, eta bere jarioan askotariko musika bihurriak biltzen dira. Gaur arte, hainbat disko argitaratu dituzte, bai eta hamaika bildumetan parte hartu ere.

Exit mobile version