Nontzeberri

Tachenko eta Thee Brandy Hips taldeek joko dute ostiralean Bilbon

Tachenkon El Niño Gusano taldeko musikariak daude. Datu adierazgarri da hori, El Niño Gusano taldea 90eko hamarkadan Espainian eta Euskal Herrian bizi izan zen indie mugimenduko ordezkari nagusienetakoa izan baitzen.

Zaragozako taldea honako musikari hauek osatzen dute: Sergio Vinadé (ahotsa eta gitarra); Sebas Puente (ahotsa eta gitarra); Eduardo Baos (baxu); eta Alfonso Luna (bateria). Laukote aragoarrak Os Reís Porque Sois Jóvenes (Limbo Starr 2010 ) lan berriko hamar pop kantuak aurkeztuko ditu ostiralean Bilboko Azkena aretoan eskainiko duen kontzertuan. Lan hori bi Grammy jaso dituen Alfonso Ródenasek grabatu du Los Angeles hirian eta Joe Gastwirt-ek masteritzatu.

Zaragozako bandarekin batera Donostiako Thee Brandy Hips laukotea izango da. Iaz argitaratu zuten euren estreinako lana, We are Love, zeinek zazpi doinu biltzen dituen. Pop kutsuko post-punk doinuak jorratzen dituzte lau gazte hauek.

Unodos!!-ek bidalita

Exit mobile version