Nontzeberri

Tabakoaren kalteei buruzko azterketa bat

Ramón Bareak Sobre los perjuicios del tabaco bakarrizketa egingo du Arriaga Antzokian otsailaren 24an eta 25ean, 19:30ean, eta ondoren Pabellón 6 aretoan egongo da ikusgai, otsailaren 28an eta martxoaren 1ean.

Lana Anton Chejoven idazki bat da, eta oholtza gainean Ramon Bareak Ivan Ivanovitx Niujin-ena egingo du: “Ivan Ivanovich Niujin-ek (bere emazteak musika-eskola bat eta andereñoentzako barnetegi bat ditu) probintzietako hiriren bateko Kasino Handian emandako alegiazko hitzaldi bat da. Bertan, enkarguz, tabakoaren kalteei buruzko azterketa bat egingo du, azkenean bizitzaren, sentimenduen eta hizlariaren beraren ideien disekzio bat izango dena, eta bizitzari, zoriontasunari, gizakiari, bizikidetzari edo kaskarkeriari buruz filosofatuko du”.

Ramón Barea protagonista duen lana Ione Irazabalek zuzendu du. Eszenografia eta jantziak Betitxe Saituarenak dira eta errusiar musika herrikoia Tatiana Temirkánovek interpretatzen du.

Exit mobile version