Nontzeberri

"Super 8" bizitzarekiko maite-suari buruzko ikuskizuna

Asteburu honetan hitzordu interesgarria duzue antzerkiarekin, Bilboko La Fundicion aretoan. Lugares comunes antzezlanak geuk konpartitzen ditugun benetako nahiz irudizko espazioez hitz egiten du, eta topaleku horiek zer eragin duten gizaki garaikidearen identitatearen bilaketan.
Lan hau zertan den La Fundicionetik jaso dugun oharrean jasotzen da: “Eman dezagun oroimena biltegi handi bat dela, non geure bizitzan zehar pilatuz joan garen pelikula zahar guztiak bildu ditugun. Biltegi horren zoruan zeluloide-lata ugari dago metatuta, eta horietariko bakoitzak gure oroipen bat gordetzen du: oroipen
gardenak, mila bider biziko gintuzkeen gertaerak, ahaztu nahiago genituzkeen beste batzuk, kontakizun aizunak… Oroimena selektiboa da eta zenbaitetan traizio egiten duena, baina geurea da. Geure bizitza bera den film amateur honen zuzendari gara”.

Antzerkia, oroimena eta zinea: horra hor, komedia musikal honetan, triangelua osatzen duten hiru ispilu, elkarrekiko erreferentzien joko etengabean. Etengabea, zeren Super 8 bizitzarekiko maite-suari buruzko ikuskizuna baita, askea nahiz ustekabea den ororentzako espazio irekia.

La Fundicionek bidalita

Exit mobile version