Nontzeberri

Sukena eta Maskak taldeen disko aurkezpena Jimmy Jazz aretoan

Bihar, martxoak 6, Sukena eta Maskak taldeen disko aurkezpena egingo da Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Sukena pop euskalduna egiten duen musika-talde oñatiarra da. Taldean Naia Herraez (ahotsa eta gitarra), Eider Herraez (ahotsa, gitarra eta akordeoia), Iratxe Urzelai (baxua), Xabier Albistegi (bateria), Xanti Egaña (gitarra) eta Asier Igartua (gitarra) aritzen dira. 2023ko urrian kaleratu zuten lehenengo diskoa, Guztia gordetzea ezinezkoa da izenburuarekin. Diskoan bi abeslarien ahotsa da protagonista, eta zazpi  kantaz osaturik dago. Batzuk, oso lasaiak eta sentikorrak dira, beste batzuk aldiz, melodia eta instrumental azkarragoak eta alaiagoak dira.

Maskak pop-rock musika taldea da, eta 2024an atera zuten lehen diskoa, Buruz buru izena duena. Bertako taldekideak Patxi Cazenave, Betti Albor, eta Thomas Saragueta Battit Etchart.

Gogoratu: martxoak 6, osteguna, 21:00etan, talde gazte hauen kontzertua.

Exit mobile version