Arete Ederretan lizentziatu Carlos Fernandez Gasullak (Bilbao 1958) Suite Picnic izenburuko pintura-erakusketa paratu du Gueñes udalerriko Arenatzarte parkean dagoen Kristalezko Eraikinean, maiatzaren 31ra arte.
Paisaiak pintatu ditu artista bilbotarrak, zortzi bat paisaia. “Eszenografietan oinarritzen naiz, eta eszenografia horiek garai askotako obrekin lotzen dira, tartean, Barrokoa, Pop garaikidea, pintura Erromanikoa edo Inpresionismoa”, azaldu du Carlos Fernandezek.
Artistaren aburuz, picnic-a ospakizun da. “Espezie gisa Naturaren parte garela ospatzen duen jaia”.
Carlos Fernandez Gasullak hainbat erakusketa egin ditu, baina urteetan diseinuan eta irakaskuntzak jardun du. 2011n, baina, erakusketak egiteari ekin zion; urte horretan, hain zuzen ere, Genius loci obra aurkeztu zuen Bizkaiko Abokatuen Bazkunean. Harrezkeroztik, Suite Picnic pintatzen aritu da.