Nontzeberri

“Su txikian” antzezlanaren emanaldiak

Imanol Murua Uria kazetariaren Loiolako hegiak eta Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearen ETA. Las claves de la paz liburuak oinarri hartuta ekin zioten euskal antzezle batzuek, Galder Perezek idatzita eta zuzenduta, Su txikian antzezlanari prestatzeari. Eta titulu hori du Glu Glu produkzioak etxearen azken antzezlanak. 

Hala, Su txikian antzezlanak azken hamarkadan euskal gatazka konpontzeko eta bake bideak irekitzeko egindako elkarrizketak jasotzen ditu.
2001 urtetik eta 2011 urtera gertatutako momentu historikoak biltzen dira antzerki dokumental honetan: baserrian hasitako sukalde lanak nazioartera jauzi egin zuen, Aieteko Konferentziara iristeko.
Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek elkarren arteko elkarrizketa sekretuak hasi zituzten Txilarre baserrian. Honek bidea irekiko die urte batzuk beranduago politikari sozialistak ETAko ordezkariekin Genevan eta Oslon izandako negoziazioei eta baita Loiolan EAJ-PNV, PSE-EE eta Ezker Abertzalearen arteko elkarrizketei ere.

Emanaldi piloa egiten ari dira obra arrakastatsuarekin. Hoan hemen beste hitzordu batzuk: Basauriko Social Antzokian urtarrilaren 18 eta 19an; 20an, Zumaian; 25 eta 26ean, Barakaldon; 31an, Errenterian; eta otsailean sartuta, 1, 2 eta 3an Donostiako Antzoki Zaharrean izango dira.

 

Exit mobile version