Nontzeberri

Su Ta Gar banda ospakizunetan dabil

Eibarko Su Ta Gar heavy metal banda ospakizun berezitan murgilduko da laster batean, izan ere, bere estreinako diskoak, Jaiotze basatia izenekoak, 35 urte beteko ditu 2026an. Lan potente hura 1991n argitaratu zuten, eta bertan taldearen abesti ezagunenetako batzuk dituzue, hala nola, Zure Atzetik, Begira, Mari, edo Jo Ta Ke

Urteurren berezi horren inguruan kontzertu bira bat egingo dute, eta lehen bi emanaldiak laster izango dira: urtarrilaren 2an, Bilboko Santana 27 aretoan, eta urtarrilaren 5ean, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Su Ta Gar euskal musika talde bat da, heavy metal estilokoa. Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Asier Osoro eta Borxa Arrillaga musikariek sortu zuten 1987 aldera, Eibarren. Lau fundatzaile haietatik, Gorosabelek eta Bastidak jarraitzen dute. Dagoeneko, estudioko hamahiru disko kaleratu dituzte. Su Ta Gar euskarazko heavy metal musikaren aitzindaritzat jotzen da.

Exit mobile version