Stupenda Jones denbora luzez izan da agertokietan Etorkizuna Lehertuz euren bigarren laneko kantuak jotzen. Orain, baina, hirukote nafarra Hiru izeneko lan berriarekin itzuli da.
Aurreko lanekin alderatuz, taldeak ahalegin berezia egin du ekoizpenean. Hala, soinuari dagokionez, betiko taldea izaten jarraitzen du, baina soinua hobeagoa lortu du, alegia, kalitate handiko grabazioa.
Estiloaren harira, aipatu behar da gitarra zorrotzak eta ahots melodiak nabarmentzen direla eta metal, rock, zein punk doinuak nagusitzen direla.
Los Amanece Producciones-ek bidalita