Nontzeberri

Strauss eta Dvorak larunbateko Miramongo Matinéean

Straussek gaztetan 13 haize-instrumenturako serenata konposatu zuen. Münicheko Unibertsitatean sartu zen garaian konposatu zuen. Dvórak, berriz, Serenata re minorrean konposatu zuen. Serenata hau bi astetan idatzi zuen, bere ibilbideak jada nazioarteko sona irabazia zuen garaian.

OPUS 64 taldea, halaber, bere osotasunean Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek osatuta dago eta sarritan izaten da Miramongo Matinéeak zikloaren programazioan. Oraingo honetan, hasierako taldea nabarmen handitu da interpretatuko diren serenaten beharretara egokitzeko. Honela, Mario Telentiren zuzendaritzapean, hauek dira larunbatean arituko diren musikariak: Carlos Rosat eta Oihana Kontxeso, flautak; Francisco Javier Lecumberri eta Pascal Laffont, oboeak; Jose Miguel Chirivella eta Stephan Langlois, klarineteak; François Proud eta Tomas Ruti, fagotak; Anne-Charlotte Lacroix, kontrafagota; Jean-Luc Casteret, Salvador Tudela, Xavier Sarasa eta Jorge Vilalta, tronpak; Jon Larraz, biolontxeloa, eta Andras Cserna, kontrabaxua. Bai musika sinfonikoaren alorrean eta baita ganbera-musikari dagokionean ere eskarmentu handiko musikariak dira guztiak.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bidalita

Exit mobile version