Bilboko FAS zineklubak Stories we tell (Sarah Polley, Kanada, 2012) pantailaratuko du, gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. FASeko kide David Ontoriak aurkeztuko du emanaldia.
Sarah Polley zinegile kanadarraren hirugarren lana da Stories we tell. Lan pertsonala da Stories we tell, izan ere, zuzendariaren senitartekoen elkarrizketekin eta etxeko filmaketekin onduta dago, hortaz, dokumental kutsua duen ikus-entzunezko ikerlana da, familiaren gainekoa.
FAs zineklubaren arabera, “egi konplexu, gatazkatsu eta kontraesankorrak agerian geratzen dira familiartekoen ikuspuntu pertsonalean oinarritutako istorioaren kontakizunei esker. Dokumentu familiar honen bitartez senide hurbilek iraganean konpartitu zituzten bizipen mingarriak plazaratzen dira norberaren memoria eta begirada kontuan izanik”.