Nontzeberri

“Stop! Motion! Mugitzen da!” tailerra, Lekeition

Stop! Motion! Mugitzen da! tailer honetan gorputza eta mugimenduaren inguruan lan egingo dute Lekeitioko Arraguan. Arte-lanak eta beste ikuste-materiala erabiliz, arte-adierazpen ezberdinetara eta inguratzen gaituen mundua beste modu batzuetan interpretatzera hurbilduko dira, gero gorputzarekin eta bere objektuekiko, espazioarekiko eta denborarekiko erlazioekin esperimentatzeko.
Karin Dolk artista eta hezitzaileak emango du tailerra. Bere ikuste-artista lana heziketa artistikoarekin batera garatzen du. Espainia, Ingalaterra eta Suediako heziketa zentroetan, museo eta arte zentroetan proiektuak egiten esperientzia luzea dauka, eskola-taldeekiko, familia eta publiko orokorrarekiko heziketa-lanak garatzen, irakasleriaren formakuntzarekin lan egiteaz gain.
Ikuste-artista bezala baliabide anitzekin lan egiten du eta, bai bakarka bai kolektiboki, Europan, Estatu Batuetan eta Mexikon erakusketak egin ditu.

Exit mobile version