Stoned Jesus talde ukraniarrak stoner kutsuko gitarra riff pisutsuak haizatuko ditu gaur, Donostiako Dabadaba aretoan, 20:30etik aurrera; Seven Thunders Roar izenburruko bigarren disko laudatua aurkeztuko du. Hirukotearekin batera Luma bikote donostiarra arituko da, zeinak oraintsu plazaratu duen Airwalk EPko doinuak aurkeztuko dituen.
Seven Thunders Roar diskoa Stoned Jesus hirukoteak orain arte plazaratu duen lanik osatuena da, izan ere, makina bat laudorio jaso ditu. Rock progresiboa, doom giroa eta stoner erritmoak uztartzen ditu.
Ukrainiako talde garrantzitsuenetarikoa da, bai eta Europako stoner eszenako buruetako bat ere. Hainbat jaialdian parte hartu du hirukoteak: Sonic Blast Moledo, Red Sun Fest o Madrid Stoner Festival jaialdietan, besteak beste.
Tool, Mastodon, Nirvana, Led Zeppelin, Black Sabbath, Van Der Graaf Generator, Swans, Pearl Jam, Joy Division, Alice In Chains, Neurosis, Anekdoten, Drive Like Jehu, The Cure, Rage Against the Machine, Deftones, The Mars Volta eta Oceansize, Liars taldeen zaleak dira ukrainarrak.
Informazio gehiago: stonedjesus.bandcamp.com.
