Stock Umorea komediari zuzendutako ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako proiektua da, zeina Lekeition hasi den egunotan.
Egun hauetan hainbat ikastaro bideratzen ari dira egitasmo horretan. Petra Massey (Londres) adituak Abenturazalea izan eta arriskuak hartu izeneko ikastaroa egiten ari da bariku bitartean.
Patxo Telleria ere antzerki, zine eta telebistako fikziozko narratiban oinarrizko funtsa ezagutu nahi duten arte eszenikoetako profesionalei zein gaiarekin zerikusirik ez duten pertsonei zuzenduta dagoen Fikziozko narratiba izeneko ikastaroan dago murgilduta. Begoña Crego, halaber, Dantza ondo pasatzeko deituriko ikastaroa egiten ari da aste honetan.
Uztailaren 1etik 5era bitartean, beste ikastaro batzuk ere garatuko dira. Hala, Anton Valen adituak Aktoreak eta clownak aurrez aurre izeneko ikastaroa zuzenduko du; Luis Guridi ikus-entzunezko komedia zuzendaritzaz arituko da; Ivan Fabrega dantza eszentrikoaz, eta Lucy Bradridge jantziak eta attrezzoaz.
Stock Umorea ekimenaren inguruko informazio osagarria bere webgunean eskuratu ahal duzue.
