Euskal Herrian sortzen ari diren banden lana sustatzeko, StereoZona webguneak GoteoEuskadi, EITB, hACERIA Aretoa eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin, StereoSessions II. edizioa antolatu du. Izena emateko epea apirilaren 15ean amaituko da.
Hastapenetan sortu duten kalitatezko lana promozionatzeko, StereoSessions ekimenak kalitatezko audio eta bideo grabazioak egiteko proposamena luzatzen die taldeei.
Izena emango duten talde guztiak hurrengo fasera pasatuko dira. GoteoEuskadi plataformarekin, crowdfunding sistema bat ezarriko da, taldeen jarraitzaileek banda hauek guztiak babes ditzaten, eta StereoSessions ekimenaren parte bat izan daitezen.
Joan den urteko deialdian 70 talde baino gehiagok eman zuten izena Getxoko Gringo taldea eta Soraluzetik The Crazy Wheels Band crowdfunding sistema osatu zuten.
Audio zein bideoteka guztiak hainbat plataformetan dago ikusgai: telebistan(Eitb), Interneten (StereoZona.com, Youtube, DailyMotion) eta smartTVs (LG y Samsung).
Informazioa hemen begiratu ahal duzue.