Nontzeberri

“Spot The Translator” I. Nazioarteko Lehiaketa

CEATL erakundeak, Europako literatur itzultzaileen elkarteen bilguneak, dei egiten die bideo-sortzaileei bideo labur bizi eta burutsuak sor ditzaten literatur itzultzaileak sustatzeko, bai eta itzultzaileek literaturan duten garrantziaren, zereginaren eta erronken berri zabaltzeko ere.
Gehienez ere hiru minutuko bideoak onartuko dira, eta 1.000 euroko saria jasoko du irabazleak. Irailaren 30ean –Itzultzaileen Nazioarteko Egunean– jakinaraziko da nork irabazi duen lehiaketa.

Parte hartu nahi izanez gero, kalitate txikiko film-bertsioa bidali beharko da CEATLen Facebook orrira (www.facebook.com/ceatlfans ), 2012ko abuztuaren 27a eta irailaren 2a bitartean. CEATLek izendatutako epaimahaiak hamar bideo onenak hautatuko ditu, eta elkartearen Facebook orrian jarriko ditu (2012ko irailaren 16rako). Haien artean hautatuko da irabazlea.

Exit mobile version