Nontzeberri

Sound System gaua Donostian

Sound System gaua (reggae, dub, dancehall…) izango da gaur Donostiako Guardetxean, Marina P Italiako abeslari handiarekin batera. Italiarrarekin batera honako hauek izango dira: Musikal Warriors, Brothers Yanu, Djool-B eta DJ Zionrock.

Marina P Europan oso ezaguna da Belly Ska erritmoaren gainean egindako kantarengatik, Divorce A L’italianne. Dudarik gabe, emakume honen ahotsa gaur egungo onenetarikoen artean dago. This World Is a Mess abestiarekin Donostiako InDa Glory Studios proiektuan parte hartu eta gero, gaur bueltatuko da gogo eta indar handiarekin. Iaz Euskal Herrian egindako lehen saioa eta gero, 2#Funk Reggae Warriors festibalean, eta jendea irrikan dago berriro ikusteko.

Gero, Zion Rocker izango da, reggae eszenan asko mugitzen den maila handiko dj-a da.

Parisetik, berriz, DJool B etorriko da. Bateria jotzailea, ekoizlea, abeslaria eta Jamaikako musika zabaltzen duen disko jartzailea da. Survival taldeko musikaria da eta Karibeko groove asko jorratzen ditu. Horrez gain, El Puto Yanu aurkezle moduan ibiliko da, eta nola ez, Revolutionary Brothers-ekin abesti batzuk egingo ditu.

Eta, azkenik, Musikal Warriors arituko dira. Izan ere, Donostiako Revolutionary Brothersek bigarren lana plazaratu du izen horrekin, sound system formatuan. “Reggae music is our weapon! Straigth from Euskal Herria, Basque Country”, diote anaia iraultzaileak.

Indarrez eta aldarrikapenez beteriko norabidea hartu dute, eta euren soinua aurkezten dute street album baten bidez. Hainbat esparrutako kolaborazioak izan dituzte, tartean, dubplate-koak, reggaekoan, eta eta hip-hop planetakoak. Diskoa sarean dago eta deskarga daiteke.

Exit mobile version