Nontzeberri

Sormenaren Kabia beka, Alkizan

Alkizako Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, artistek naturagune paregabe batean hausnartu, sortu, esperimentatu eta esperientziak partekatzeko ekimen bat jarri zuen abian 2018an : Sormenaren Kabia beka. Hiru asteko iraupena izango du bekak eta aurtengo iraila eta azaroa bitartean gauzatuko da

Sormenaren Kabia bekaren helburua da “praktika artistikorako eta kultur sorkuntzarako gunea izatea, sorkuntza artistikoa gizarteratzea eta artisten lanari ikusgarritasuna ematea. Halaber, kultura eta arte-sorkuntza hirietatik deszentralizatu nahi du, frogatu nahi du landa-eremuko herri txikietan ere egitasmo artistikoak gauzatu daitezkeela”.

Deialdian adinez nagusia den edonork parte hartu dezake, eta sortzaileak norbanakoak edo taldeak izan daitezke. Nolanahi ere, proiektua pertsona bakarraren izenean aurkeztuko da eta jasoko duen diru-saria 1.000 eurokoa izango da kasu guztietan.
Edozein arte disziplinako proiektuak aurkeztu ahal dira: arte plastiko eta bisualak, arte eszenikoak, dantza, arkitektura, musika, literatura eta zinema.

Izena emateko epea uztailaren 1era egongo da zabalik. Epaimahaiaren erabakiaren berri emango zaie hautagaie emailez uztaila amaitu aurretik.

Xehetasun guztiak: Sormenaren Kabia beka.

Exit mobile version