Nontzeberri

Sorkuntza kolektiboko tailerra, Igartubeiti Baserri Museoan

PATRIM 4.0 proiektu europarraren esparruan, Igartubeiti Baserri Museoan Asier Gogortzaren egoitza artistikoari lotutako sorkuntza kolektiboko tailer ireki bat izango da egunotan, zehazki, Abiadura Handiko Trenaren lanek lurraldean duten inpaktuan oinarritua.

Hain zuzen ere, AHT vs AHT Argia Harrapatzeko Tramankuluak versus Abiadura Handiko Trena erakusketa ikusgai izango da Igartubeitiko Interpretazio zentroan uda amaiera arte. Asier Gogortza artistak eta argazkilariak Patrim 4.0 egonaldi artistikoan garatutako Argia harrapatzeko tramankuluak proiektuaren emaitza da.

Asteburuan izango den tailerrean zehar, “parte-hartzaileak libreki hurbildu ahal izango dira proiektura edizio eta erreprodukzio teknikekin, irudia, testua eta edizioa konbinatuz plegu solteen tradizioan eta kordelezko literaturan inspiratutako argitalpen inprimatu bakarrak (foto-pleguak) sortzeko. Espazioak laborategi ireki gisa funtzionatuko du, ondoren erakusketan parte hartuko duten fanzine batzuk behatzeko, parte hartzeko eta kolektiboki ekoizteko”.

Tailerra maiatzaren 8 eta 9an izango da, eta publiko guztiei irekitako jarduera izango da eta hortaz, aldez aurretik esperientziarik izan gabe ere etor daiteke.

Exit mobile version