Nontzeberri

Sorkuntza eta kultura-sektoreekin loturiko proiektuetarako laguntzak

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bidez, diru-laguntza berriak bideratuko ditu  “hiriaren dinamizazioa sustatzen duten sormen- eta kultura-sektoreetako espazio publikoan gauzatzeko proiektuak egiteko, izan ere, gizarte-garapenari eta garapen ekonomikoari dagokienez, garrantzi handiko sektorea da, eta bereziki pairatzen ditu osasun-krisiak sortutako ondorioak”.

Proiektuek betebeharreko baldintza batzuk izango dituzte:  espazio publikoetan garatu beharko dira eta, sormenetik, egungo testuinguruari dagozkion gaiei heldu beharko zaie, gizarte-garapenaren eta garapen jasangarriaren helburuei erantzunez. Era berean, herritarrentzako doakoak izan beharko dira guztiak. 2021eko martxoaren 31 baino lehen garatu beharko dira.

Nolakoak izango dira? partaidetza-proposamen artistikoak, esku-hartze grafikoak eta instalazio iragankorrak, izaera performatiboa edo informatiboa duten ibilbide gidatuak, tailerrak edo publikoarekin interakzioa sustatzen duen edozein jarduera. Horien barruan kokatuko dira arkitekturarekin, arte eszenikoekin, ikusizko arteekin, artisautzarekin, ikus-entzunezkoekin, eduki digitalekin, diseinuarekin, modarekin, musikarekin, publizitatearekin eta marketinarekin eta bideojokoekin lotutako jarduerak.

Diru-laguntzaen deialdiari buruzko informazio guztia Bilbao Ekintza udal-sozietatearen webgunean dago.

Exit mobile version