Sorkun Rubio musikari eta kantariak Ziklomorphosia izenburuko lan plazaratuko du azaroan. Zazpi urtez izan da Sorkun bakarkako diskorik plazaratu gabe. Horrekin batera, lan horren hainbat aurkezpen-kontzertu ere egingo ditu azaroaren amaieran eta abenduan.
Sorkun 2008an argitaratu zuen bere azkenengo lana Vice Presidentes taldearekin batera, Sorkun & Vice Presidentes. Aurretik beste bi lan plazaratu zituen: Duna (2005) eta Onna(2022).
Halere, 2014an, erremixen Turn On The Radio. The Mixtape izenburuko lana ere plazaratu zuen DJ Pata-ren laguntzarekin. Lan horretan, Zura, Joseba B.Lenoir, Bad Brains edota Howlin’ Wolfen doinuak bildu zituen, besteak beste. Disko horren harira, zenbait kontzertu akustiko ere egin zituen.
Horretaz gainera, 2014an, Kashbad bandaren lan berrian ere parte hartu zuen, Arrakala. Laukote gipuzkoarrak itzulera laburra egin zuen iaz: diskoa argitaratu, zenbait kontzertu egin, eta taldea berriro desagertu zen. Aurretik beste hiru lan plazaratu zituen Kashebadek: Kashbad (1996), Distantzia (1997) eta Hesiak (1999).
Bada, orain, Sorkun bueltan da Ziklomorphosia lanarekin; bideoan, disko berriaren harira egindako teaser-a ikus dezakezue.