Nontzeberri

“Sorginak! ¡Brujas!” izeneko erakusketa azarora bitartean, Durangon

Mostrak izan duen arrakastak bultzatuta, Durangoko Arte eta Historia Museoak 42 emakumeren lanak biltzen dituen Sorginak! ¡Brujas! izeneko erakusketa azarora bitartean luzatzea erabaki du.

EmPoderArte-AIMA Emakume Artisten Nazioarteko Elkarteak bultzatutako erakusketako  artistek “feminitate tradizionalaren arketipoarekin hautsi nahi izan zuten milaka emakumeren jazarpenak, torturak eta heriotzak” salatzen dituzte makina bat obrarekin. Erakusketan arte plastikoetako emakume artistak  bildu dira, tartean, Amalfy Fuenmayor, Ana Maria Vacas, Asuncion Bau, Caroline Krabbe, Cristina Gutierrez Meurs, Dana Bonino, Ela Rabasco, Elisabet Roldan Rojo, Erica Landfors, Estefania Ocampos, Esther Galarza, Eva Riol, Gabriela Estrada de Isolbi, Helena Revuelta, Karolina Kinnander, Leire Kareaga, Luz Velasco, …

Mostra horrek sorginkeriaz akusatu zituzten emakumeen aurka XV. eta XVIII. mendeen artean egindako ankerkeriei eta gaur egun oraindik ere agerian dauden ondorioei buruzko gogoeta egin nahi du. “Gure iraganaren eta gure orainaren, emakumeen jazarpen sistematikoaren eta sistema patriarkal eta kapitalista batean egindako bizi-hautuen historiaren aurrean gaude”, antolatzaileen esanetan.

Sara Beiztegi, Estefania Ocampos eta Pepa Santamaria komisarioek hainbat jarduera paralelo ere ondu dituzte ekimenaren inguruan. Hala, datorren hilean hainbat bisita antolatuko dira, euskaraz eta gaztelaniaz, gainera Cristina Gutierrez-Meursen eskutik, urriaren 31n, 12:00etan, Nuestras otras brujas izeneko hitzaldia ere antolatu da bertan.

Exit mobile version