Nontzeberri

Solomon Burke eta Pinetop Perkins izango dira Hondarribiko Blues Jaialdian

Ostegunean, hasteko, Rio Bidasoa hotelean publiko guztiari zabalik dagoen jaialdiaren aurkezpen-festa egingo dute. Bertan, jaialdiko hainbat musikarik parte hartuko dute. Larunbatean berriz, Gipuzkoako Plazan haurrei zuzendutiko kontzertu pedagogikoa izango da, eta, era berean, Meet and Greet lelopean Amerikako Estatu Batuetako Blues Revue aldizkariko editore burua den Art Tipaldik, jaialdian joko duen 96 urteko Pinetop Perkins elkarrizketatuko du. Zapatu gauean, gainera, bost gitarra jotzaile bilduko dira agertokian, Perkins bera eta PinetBob Margolin, Bob Stroger, Sugar Blue eta Willie Big Eyes Smith. Musikaz gain, Hondarribiko Blues Jaialdiak European Blues Conference sektoreko profesionalen azoka hartuko du.

Blues kartel ikaragarri honetan, baina, Solomon Burke soul eta blues kantaria nabarmentzen da. Duela urte batzuk Donostian izan zen eta kontzertu itzela eskaini zuen. Tronuan eserita agertzen da eszenatokian eta handik soul eta blues doinuak zabaltzen ditu dotore estatubatuarrak. Aipatzekoa da ere Sugar Blue harmonika jotzailea, zeinek sona handiko hainbat artistarekin jo duen, hala nola, Frank Zappa edo Rolling Stones.

Hondarribiko Blues Jaialdiaren egitarau osoa bere webgune ofizialean jasotzen da.

Nontzeberri

Exit mobile version