MUSIKA

Soinu propioaren bila

Postal Kolekzionistak taldeak Azken Gaua Hirian kaleratu zuen 2019an, eta lehen diskotik bi urte betetzear direla, Bagoi Hutsak lana aurkeztu du. “Bidaiak betiere presente izanik, trenek tematu dute Iñigo Asensio bigarren disko honen sorkuntza fasean”.

Soinu gordinagoa batzuetan eta pop borobilagoaren bila beste batzuetan, oinarrizko elementu asko topatuko ditu entzuleak bigarren lan honetan. Armonikaren presentzia, soka eta haize konponketak, tronpeta soloak… Beste soinu batzuk berriz lehenengoz agertzen dira, bals giroan txertatutako akordeoia kasu.

Iñigo Asensiok (Homo Demens, Manent, Van Popel, Charlie&theColours) konposatu eta abesturiko doinua da Lekuz Leku bideoklipean haizatu dutena, ohiko taldekideen musika ekoizpenarekin osatua. Michel Longaron baterian (Imanol Larzabal, 21 Japonesas, Mikel Erentxun, Iker Lauroba), Ander Zubillaga gitarrarekin (Governors, Iker Lauroba, Zesuma, Blue Mood), Irene Lopez pianoan eta Juanjo Falcón baxuan (Les Mecaniciens, Momau, Labrit, Manent) aritzen dira. Beñat Igerabide musikari eta teknikaria izan da oraingoan produkzioaren ardura hartu duena.

Maiatzaren 14an, Tolosan izango dira kanta berriak partekatzeko prest.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button