Izena emateko epea gaur amaitzen da (918 581 378 eta 630 769 483 telefonoetan edo posta elektronikoaren bidez).
Ikastaroa urtarrilaren 18tik 22ra bitartean egingo da goizez 9:00etatik 14:00etara (bigarren talde bat antolatuko da arratsaldeko ordutegian eskaerek hala eskatuz gero). Ikastaroaren azken egunean Internet bidezko azterketa egingo da.
Ikastaroaren ardura Proaudiotec-ena, eta Gonzalo Lasheras eta Barry Sage musika ekoizleena izango da. Lehenak, Luis Eduardo Aute, Luz Casal, Iván Ferreiro, Jorge Drexler edo Los Violadores del Versorekin egin du lan; Barry Sage, berriz, Rolling Stones taldearen grabazio ingeniaria izan da, besteak beste.
Matrikularen prezioan (550 euro) Digidesign-en eskuliburu ofiziala eta ariketen CDa sartzen da. Ziurtagiri honez gain, parte-hartzaileek, Protools LE-ren edozein produkturen erosketa egiterakoan %40ko deskontua izango dute eta plug-in bat opari.
L&V Comunicación-ek bidalita