Iruñeko Udalak makina bat kontzertu antolatu ditu datozen asteetan hiriko zenbait plazatan. Ekimenaren helburua “edukiera txikia zein handia duten hiriko musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzea.
Emanaldiak astearteetan antolatu dira, ekainaren 22tik irailaren 23ra arte, arratsaldeko zortzietan, eta doakoak izango dira. Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rock & roll, folk rock, hard rock, reggae fusion, punk, heavy metal, pop shoegaze, rockabilly, indie pop, soul eta cumbia electronikoa.
Ekimenean parte hartuko duten aretoak hauek dira: Zentral, Terminal, Subsuelo, Infernu, Garazi, Akelarre, Krawill, Cavas, Toki Leza, Txintxarri, Rockcollection, Nebula eta Katakrak.
Biharko saioan Iker Martinez eta zaldi herrenak taldea arituko da. Latzen taldean hasi zen Iker Martinez (1977) nerabezaroan musikaren munduan eta gerora, bere ibilbidean, Potemkin, Amonal edo Lenao taldeetan gitarra jotzaile aritu ondoren, orain bakarlari ari da musikaren mundu hori esploratzen. 2019an bere bigarren bakarkako diskoa kaleratu zuen. Hamaika kantu batu ditu Lurralde berriak izenburuaz autoekoiztutako diskoan, ahotsa eta gitarra akustikoa ardatz dituena, dotore eta mimoz atonduak.
Igande honetan ere, hilak 27, Lehiotikan talde euskalduna ere arituko da.
Patrte hartuko duten beste talde batzuk Lemon y Tal, The Lizards, The Titanians, Toifelthal, Exnovios, Lobos negros, Rio Arga, Gregario de Luxe, Jon Ulecia & Cantina Bizarro, eta Guarimba izango dira.
Hemen kontsultatu ahal dituzue, ordutegiak, tokiak eta egunak.