Nontzeberri

Skaff Links Tokioko ska taldeak bira egingo du gurean

Skaff Links taldea 2000 urtean eratu zen Japoniako Tokio hirian. Hainbat taldetan arituriko musikariek osatzen dute koadrila handi hau. Nabarmentzekoa da haize-sekzioak taldean duen garrantzia dinamikoa eta potentziaz beteriko baita.Taldearen eraginak nagusiki 2 Tone diskoetxe ingelesetik datoz (Madness, Selecter…). Hala ere, japoniar hauen jarioan makina bat eragin antzeman daitezke, tartean, jazz, bossa nova, funk eta punk ukituak.

Japoniarrek Luz de putas Hondarribiko taldea izango du lagun hiru kontzertutan. Lau partaiderekin hasi zuen bere ibilbidea Luz de putas taldeak, gaur egun ska musika lantzen duten bederatzi musikarik osatzen dute. Partaide bakoitzak berarekin dakartzan eragin ezberdin eta ugariren (funkya, rocka, klasikoa…) uztarketaz sorturiko ska musikak bereizten du taldea. Jai giro handiko zuzeneko indartsua ere ezaugarritzat du Hondarribiko taldeak.

Honatx kontzertuen datak: apirilaren 30ean Altsasuko gaztetxean; maiatzaren 1ean Ondarruko Kafe Antzokian; 2an Arrasateko 3 Aretoan; 3an Donostiako Dokan; eta, azkenik, 8an Tolosako Bonberenean.

Amallobitxek bidalita

Exit mobile version