Nontzeberri

Sinfonity, gitarra elektrikoen lehenengo orkestra

Sinfonityk, munduko gitarra elektrikoen lehenengo orkestrak, kontzertu bat eskainiko du Arriaga Antzokian gaur berton, abenduaren 19an, arratsaldeko 20:00etan. Pablo Salinasek zuzentzen du 19 gitarra-jolek osatutako taldeak, musika klasikoaren pieza ospetsuak (Beethoven, Mozart, Ravel, Vivaldi, Falla edo Bach) interpretatuko ditu.

Bitxia da orkestra hau, izan ere, gitarra elektrikoz musika klasikoa interpretatzen duen orkestra bat da Sinfonity. Sinfonity taldeak klasiko handiak eta berriak interpretatzen ditu, inoiz entzun gabeko sonoritate delikatu eta eder batekin. Orkestra berezi honetako kideak kalitate handiko musikariak dira, musikarekin engaiatuak. Estatuan une honetan aurki daitezkeen gitarra-jole garrantzitsuenetako batzuk daude taldean, eta baita esperientzia handiko interpreteak ere, munduko antzoki onenetan jo dutenak.

Sinfonityren lehenengo kontzertua Meridako Erromatar Anfiteatroan izan zen, 2011ko Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren inaugurazio-ekitaldian. Harrezkero, bada talde egonkor bat, etengabe hazten dena eta errepertorio berriak sakon lantzen dituena.

Ideia originala, moldaketak eta musika-zuzendaritza Pablo Salinasen lana dira, eta bere ondoan gitarrista hauek aritzen dira eszenatokian: José A. Romero, Miguel Larregla, Salvador López, Miguel Losada, Luis Cruz, Sergio Rivas, Gustavo Martín, Iván Manolov, Luis Morate, Guillermo Guerrero, José Escarda, José Blázquez, Gorka Capel, Jerónimo Sánchez, Óscar Sanz, Pedro Saura, Carlos Salinas eta Philip Littlelake.

Exit mobile version