Nontzeberri

Silver Film Festival, adinekoen ikusgarritasuna erraztuko duen lehenengo jaialdia

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Amaia Agirre Getxoko alkateak Silver Film Festival (S/FF) jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu zuten atzo Bilboko udaletxean. Ekimen hau, Euskadin gai honekin egiten den lehena, Bilbon garatuko da, otsailaren 15etik 17ra bitartean, eta Getxon, otsailaren 23tik 25era bitartean.

Silver Film Festival (S/FF) publiko orori zuzendutako proposamena da, eta entretenitu eta adineko pertsonen ikusgarritasuna erraztu nahi du. Film eta dokumentalez gain, senior munduarekin lotutako hainbat jarduera ere bilduko ditu.
EDE Fundazioak eta TU & YO Producciones-ek sustatuta, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko eta Getxoko Udalaren, BBK Fundazioaren eta SGAE-ren laguntzarekin, jaialdia hiru ataletan egituratu da: lehena zinema erakustaldia da, 12 film luze eta film laburrekin, estatuko eta nazioarteko jatorri desberdineko gaiak, errealitateak eta fikzioak lantzen dituena. Bigarrenik, komunikabideekin topaketak programatu dira Bilbon eta Getxon, adineko pertsonen kolektiboari emandako tratamendua berrikusteko helburuz.
Hirugarrenik, hainbat pertsona garrantzitsurekin egingo diren jarduerak antolatu dira, hala nola, Nektarios Tavernarakis eta Patricia Boya biozientifikoekin. Mintzaldietan ere Anna Freixas idazle, irakasle eta gerontologo feminista Javier Yanguasekin mintzatuko da. eta beste aldetik, Carlos San Juan, Soy Mayor, no idiota kanpainaren sustatzailea, Getxora hurbilduko da Jaialdiari amaiera emateko eta bere esperientziak eta egungo egoera kontatzeko.

Diogun moduan Bilboko Campos Antzokiak otsailaren 15ean hartuko du Silver Film Festival jaialdiaren inaugurazioa. Hori dela eta, antolatzaileek kultur eskaintza zabala antolatu dute, otsailaren 15ean, 18:00etan, Christian Carion zuzendari frantsesaren Un paseo con Madeleine filmaren Estatuko estreinaldiarekin hasiko dena. Inaugurazio ekitaldia Itziar Ituño eta Ramon Ibarra aktoreek aurkeztuko dute, Pako Revueltas antzerki zuzendariaren gidaritzapean eta Angel Mirouren gidoiarekin.

Programazioak, gainera, eztabaidak, elkarrizketak, mahai-inguruak eta hitzaldiak bilduko ditu kulturaren, ikerketaren eta gizarte-mugimenduen arloko pertsona garrantzitsuekin.

Exit mobile version