Nontzeberri

“Short Film Caravan” film laburren bira Arrasaten

Gaur, Short Film Caravan film laburren birak aterpe hartuko du Arrasateko Gaztetxean, euskarazko film sorta pantailaratzeko.

Ikusgai izango diren obrak honakoak dira: Gosea (Itziar Cantero, 11′),
Ama ona (Laida Aranburu, 9′), Bosgarren segmentua (Ander Parody, 7′), Buruko Bidaia (Claudia Urquijo, 4′) eta 33 RPM (Asier Kortabarria, 20′).

Zine-foruma Zart ekoiztetxeak prestatu du, Short Film Caravan ekimena dela medio. Zarteko kideek adierazi bezala, “film laburrak ikusi zein zabaltzea ez da gauza batere erraza, eta are gutxiago zuzendari gazteen lehen lanez hitz egiten ari garenean. Egindako lanak hautsa hartzen egoteaz aspertuta, Short Film Caravan ekimena sortu dugu, lan hauek ikusteko erakus-lehio ibiltaria”.




Exit mobile version