Nontzeberri

Shakespeareren “Uda-gau bateko ametsa”, sukaldera

Shakespeareren A Midsummer Night’s Dream (Uda-gau bateko ametsa) obraren itzultze-prozesua gizarteratzeko asmoz, EIZIEk zenbait ekitaldi ondu ditu. Horietako bat irailaren 30ean egingo da, Gasteizko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, 17:00etan, Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren harira.

Bada, Itzultzailearen sukaldea (I) izenburupean, lau sukaldari aipatutako obraren inguruan jardungo dute: Juan Garzia obraren itzultzailea, Larraitz Ariznabarreta idazle ingelesaren lanetan aditua, Maialen Berasategi itzultzailea eta Idoia Noble saioaren gidari.

Antolatzaileen esanetan, “jarduerak, itzultze-prozesua bistaratzeko helburua ekartzeaz gain, sukalde-jolaserako proposamena dakar batez ere, eta, parte hartzeko, jolasgura baino ez da eskatzen, izan itzultzaile ala ez”.

Saioa itzulpengintzako ikasle eta irakasleei zuzenduta dago, baina interesa duen orok parte har dezake.

Xehetasun gehiago: eizie.org.

Exit mobile version