Dantz plataformak ekainena, abuztuan eta irailean sei ekitaldi antolatu ditu Bizkaian, eta hala, Dantz Point-ek Gernika-Lumo, Bermeo, Sestao, Getxo, Durango eta Bilbo bisitatuko ditu.
Lehen hitzordua Gernika-Lumon izan zen, eta bigarrena, Bermeon. Gaur, uztailaren 4an, Sestaoko Labe Garaian izango da zita, eta karga sinboliko handiko espazio industrialak elektronika murgiltzaileko gau bat hartuko du. Ratioh, La Mverte, Alter M (The Dark Box) eta Escalona arduratuko dira Labe Garaiak dardararazteaz, indarrez eta espiritu garaikidez betetako setekin.
Hurrengo saioa Getxoko Portu Zaharrean izango da. Eta abuztuan, Aste Nagusira helduko da ekimena. Kokapen zehatza laster iragarriko da, baina oso gune berezia izango da, hiriko memoria industrialarekin estuki lotuta eta sinbolismo handikoa. Musika elektronikoaren erritmoan, espazio horrek berriz bizia hartuko du, iraganaren eta etorkizunaren arteko elkarrizketa biziberrituz.
Azkenik, irailaren 13an, Durangoko Landako Gunearen ondoan dagoen Olma fundizio zaharreko tximiniaren inguruan, iragan industrialaren ikur gisa, Dantz Point-ek herriaren iragana eta oraina berriro elkarrizketan jarriko ditu.
Ekitaldi guztiak doakoak eta publiko guztiarentzat zabalik izango dira.
Informazio gehigarria: Dantz