Bergarako Laino Indoor Skateparkak sei urte bete berri ditu, eta urteurren horren harira, larunbatean, azaroak 7, kontzertua egingo dute, 22:00etatik aurrera: Sermond’s eta Estricalla.
Elorrioko Sermond’s bandak Libelula izenburuko laugarren lana plazaratu berri du, Mauka Musikagintza markapean. Diskoak sei doinu biltzen ditu, eta bizkaitarrek stoner estiloan sakondu dute. Diskoa Ururbilgo Hi-Gain Studioetan grabatu dute, Haritz Harreguyren gidaritzapean, eta masterizazioa, ostera, Madrilen egin dute, Mastertips estudioetan, Juan Hidalgo teknikariaren laguntzaz.
Estricalla, berriz, Euskal Herria, Aragoi eta Kantabriako musikariek osatutako banda da, tartean El Corazon de Sapo eta Kuraian aritutako Fer dago. Oraintsu, Hutsartea izenburuko EPa argitaratu dute, Ikor Kotx argazkilariaren lanekin ondutako fanzinea dakarrena. Horretaz gainera, kantuetako batean, SNFU Kanadako 80ko urteetako hardcore taldeko abeslariak ere parte hartu du.