Serbiako Kud Branko Cvetovic taldearen eskutik hasiko da uztailaren 20tik 22ra luzatuko den Getxoko Folklore Jaialdiaren 22. edizioa.
Dantza, musika eta tradiziozko jantziekin liluraturik bazaudete, Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdia ezinbesteko hitzordua izango duzue, izan ere, aurten, hiru egunez, 21:00etatik aurrera, hiru talde arituko dira kostaldeko herri horretan, kultura ezberdinen tradizioak eta beste kontu asko erakusteko xedez.
Serbiako Kud Branko Cvetovic taldearen ostean, 21ean, bertoko Itxartu taldeak arituko da eta hemengo hainbat euskal dantza erakutsiko ditu, ohi bezala, geure kulturako musika-tresnez lagunduta.
Azken egunean, Andeetatik etorritako Ekuadorreko Ballet Andino Causanachunchic taldeak mendikate haren inguruan bizi diren hainbat herriren tradizioak erakutsiko dizkio publikoari.