Nontzeberri

Señora bertso sariketa maiatzean izango da

Señora bertso lehiaketaren seigarren edizioa maiatzean egingo da emakume eta genero disidenteen inguruko gaiak haizatzeko. Duela egun batzuk, apirilaren 18an, aurkezpeneko bertso bazkaria egin zuten Legazpin VI. Señora Sariketa aurkezteko. Bertan Oihana Arana eta Maider Arregi Markuleta aritu ziren Uxue Fernandez Lasa gai-jartzailearen aginduetara.

Aurtengo ekimenak bi kanporaketa izango ditu: Baionako Zizpa Gaztetxean, maiatzaren 16an lehena, eta horretan, June Astegieta, Maider Altuna, Oihana Iguaran, Ana Picallo, Nahia Etxeberri eta Maddi Agirre ibiliko dira kantuan. Bigarrena, Zizur Nagusiko Esparru Gaztetxean izango da maiatzaren 23an, eta horretan Irantzu Idoate, Antton Fernandez, Kelmene Abaitua, Nahia Sasco, Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga bilduko dira.
Finala Plentzian Danontzat Gaztetxean izango da ekainaren 6an.
Aurtengo sariketaz gaian, antolatzaileek bertsopaper lehiaketa bat ere egingo dela esan dute.

Exit mobile version