FANT Bilboko Zinemaldiaren bosgarren egunean, maiatzak 7, Sekzio Ofizialean lehiatuko diren bi film ikusi ahalko dira Alondegian dauden Golem zine aretoetan: The King Of Pigs (Yeung Sang-ho, Hego Korea) 19:45ean eta In the House of Flies (Gabriel Carrer, Kanada) 22:00etan.
Aurretik, zinemaldi fantastikoak oraintsu hil den Bigas Luna zinegile katalana omenduko du Angustia filmaren proiekzioarekin.
The King Of Pigs animazioko filma da. Aspaldiko bi lagunek elkarrekin egingo dute topo eta eskolako garai krudelak oroituko dituzte. Bestalde, In the House of Flies filmak bikote gazte baten bahiketa artegagarria kontatzen du.
Maiatzaren 8ko egitarauari dagokionez, Alfred Hitchcock zuzendari klasikoaren The Birds proiektatuko da, 17:30ean. Gero Oriol Paulo zinegile espainiarraren Cuerpo ikusi ahalko da, 19:45ean. Azkenik, 22:00etan, Room 237 Rodney Ascherren dokumentala aurkeztuko da, zeinak Stanley Kubrick zuzendariaren The Shining filma duen ardatz.