Bilboko FAS zineklubak Sebastian Lelio zinegilearen Gloria (Txile, 2012) film luzea proiektatuko du, gaur, otsailak 4, El Carmen aretoan, 19:45ean.
Horrekin batera, Avalancha (Nerea Castro, Euskadi, 2013) film laburra ere aurkeztuko da, KORTeN! FAS film laburren zinemaldiaren baitan; Castro bertan izango da emanaldia aurkezten.
Paulina Garcia da Gloria filmaren aktore nagusia, eta Emakume Aktore Onenaren Zilarrezko Hartza jaso zuen 2013ko Berlinalen.
Filmari dagokionez, ondokoa kontatzen du: “Gloriak 58 urte ditu eta bakarrik dago bizitzan. Hutsune hori betetzeko, milaka gauza egiten ditu egunean zehar, eta gauez, maitasuna bilatzen du ezkongabe adinduentzako festen munduan; baina han, zentzurik gabeko abenturatan sartzea baino ez du lortzen. Zoriontasun hauskor hori hankaz gora jarriko da Rodolfo ezagutzean. Harreman bat hasiko dute, baina gauzak korapilatu egingo dira”.
Sebastián Leliok, La Sagrada Familia (2005), Navidad (2009) eta El año del tigre (2011) ere zuzendu ditu, besteak beste.
