Nontzeberri

“Scratxe Gauak” bere 20. edizioa ospatuko du

Baratza Aretoan eta Artium Museoan , irailaren 17tik 20ra arte, Scratxe Gaua egingo da betiko helburuarekin, bertako eta nazioarteko artista gazteen lan eszenikoen sorkuntza sustatzea.

Betiko legez, dantza, antzerki, edo performanceen gaineko ideia eszeniko berriak erakusteko (gehienez 20 minutuko iraupenekoak) espazio bat eskaintzen da. Horretaz gain, aurreko urtean aukeratutako piezetako bat estreinatuko da, eta 2025az geroztik bitartekaritza-jarduera bat eginten da, non artistak eta publikoak parte hartuko duten.

Ekimena gaur, irailaren 17an, hasiko da Artium Museoan, 17:00etan. Bertan, Los Trabajos Del Amor tailerra egingo da, Lara Brownek eta Amalia Ruiz-Larreak emana. Bihar, Baratza aretoan iaz aurkeztutako pieza baten bertsio luzea estreinatuko da. Candela Garazik, Scratxe Egoitza lortu ondoren, Pensé por un segundo aurkeztuko du.

Baratza aretoan ere, irailaren 19an, 19:00etan, Scratxe Gaua ospatuko da, eta bost pieza antzeztuko dira. Eta irailaren 20an, igandean, 10:00etan, Artium Museoan, Gesto Leer Scratxe Laborategia egingo da, Idoia Zabaletaren eskutik. Bertan, artistak lan-saio bat egingo du sormen-prozesuetan sakontzeko, parte hartzen duen publikoari irekia.

Ekimenaren gaineko informazio guztia Baratza Aretoak dauka.

Exit mobile version