Nontzeberri

“Scarlet Street”, Kresala zineklubaren ikus-entzuleen film kuttuna

Donostiako Kresala zineklubak denboraldiko azken filma pantailaratuko du gaur, Trueba zine-aretoetan, 19:30etik aurrera. Horretarako, Ikus-entzuleen Filma aurkeztuko dute; alegia, zineklubaren publikoak aukeraturako lana: Fritz Lang maisuak 1945ean estreinatutako Scarlet Street (1945) zuri-beltzezko klasikoa.

Kresala zineklubaren arabera, “Fritz Lang maisuak zuzenduriko zinema beltz generoko klasikoa pantaila handian ikusteko aukera ezin hobea eskaintzen dizuegu”. Juan Velazquez irakasle eta nobela beltzen idazleak aurkeztuko emanaldia.

Honatx filmaren sinopsia: “Christopher Cross ezkondutako kutxazain arrunt bat da, baina pinturarako talentu bitxi bat dauka. Egun batean, emakume abenturazale bat ezagutu eta harekin maitemintzen da, margolari arrakastatsuaren itxura emanez. Neska eta haren mutil-laguna, eskrupulurik gabeko tipo bat, egoeraz baliatzen dira gizagaixoa esplotatzeko, azken hau bere enpresan lapurreta bat egitera behartu arte, neskak pintore arrakastatsua dela pentsatzen jarrai dezan”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.

Exit mobile version