Nontzeberri

Sarearen ikerketa kritikoa Artelekun

Datorren astean zehar, urriaren 3tik 6ra bitarte, Zeelanda Berrian jaio eta Berlinen bizi den Julian Olivier ingeniari kritikoak, ordenagailu sareen inguruan ikerketa kritikoa eta sormenezko praktikak bultzatzea helburu duen ikastaro trinkoa eskainiko du Artelekun.

Besteak beste, honako gaiak jorratuko dira ikastaroan: auzitegiko ikerketa datuak, sarearen zaintza, interaktibitate komandoak, wi-fi trafikoaren bisualizazioa, sareko trafikoaren sonifikazioa, poesia pakete sareak, sareko paketeen eskultura eta nabigatzaileen manipulazioa.

Sareak aztertu eta manipulatzeko tresna gehientsuenak ingeniari, hacker eta segurtasunaren profesionalen esku egoten diren arren, ikastaro honetan sortzaileen esku jarriko dira.
Helburua sareetara ikuspegi kritiko batetik hurbiltzea da, geure bizitza, euren menpe dagoela jabetu hala izateko. Beraz, ikastaroan zehar parte hartzaileek ezagutza sakona batuko dute helburu artistikoetarako, teoria kritikoa aplikatzeko, media-art proiektuetarako nahiz aktibismorako erabiltzeko.

Exit mobile version