Santagraztarrek 1994an antolatu zuten beren azken maskarada. Aurtengo honentzat, 8 eta 28 urte arteko hogeita hamar gaztek kasik urtebete daramate lanean.
Xiberoko bazter horretan, osta-osta atera dute aurrera aurtengo antzerki zaharraren programa. Elkarrizketa batean herri horretako auzapeza den Lauren Chübürüri entzun diogu esanez, azken maskarada izan ahal dela aurtengoa.
Zergatik? Euskara galtzen ari delako. Neska-mutilak frantsesez aritzen direlako. Datua hauxe: 1968an 500 lagun bizi ziren bertan eta %95 euskaraz mintzatzen zen. Gaur egun 200 biztanle dago, eta etxeko euskararen transmisio-katea eten da.
Maskaradako partaideek (Xorrotak, Kerestuak, Kauterak, Buhameak,…) antzerki mota horretako oinarrizko tresna den euskara ez badakite, zelan egingo dira maskaradak? Ohitura zaharra lanjer gorrian dago.
Santa Graziko gazteak Xiberoko 14 herri ezberdinetan agertuko dira negu honetan eta datorren udaberri hastapenean :
•otsailaren 6a : Santa Grazi
•otsailaren 13a : Altzai
•otsailaren 27a : Arrokiaga
•martxoaren 6a : Atharratze
•martxoaren 12a : Idauze
•martxoaren 13a : Ligi
•martxoaren 20a : Iruri
•martxoaren 27a : Urdiñarbe
•apirilaren 3a : Aloze
•apirilaren 10a: Hoki (Sohüta)
•apirilaren 17a : Altzürükü
•apirilaren 24a : Barkoxe
•maiatzaren 1a : Larraine
•maiatzaren 8a : Gamere-Zihiga
•maiatzaren 15a : Santa Grazi
Urtero bezala, maskarada goizeko 10:00ak aldean karrikako barrikadekin hasiko da herri guztietan, eta ikusgarri nagusia 16:00etan izango da.
Nontzeberri