Nontzeberri

Sandra Pochulu, Herri Soinu Kultur Elkartea: “2020 mugarria da Iparraldeko kultur baliabide gunearen eraikitzeko”

 

Sandra Pochulu (Iholdi, Nafarroa Beherea, 1979) Larresoron du orain bizilekua.16 urtez, Biarritzeko Herriko Etxean gazteentzako kultur jarduerak koordinatzen eta antolatzen ibili ostean, orain, Herri Soinu elkarteko koordinatzaile lanetan dabil Uztaritzen elkarteak duen egoitzan.

 

 

Herri Soinu elkarteak Iparraldeko kultura sustatu eta ondare  hori belaunaldi berriei  transmititzea du xede. Hala, euskal kultura eta ondarea bizirik mantentzeko, ohiko herri musika eta dantza sustatzea eta zabaltzea ez ezik, hainbat kultur jarduera, tailer edota karrikako arteen programazioak eta jarduerak antolatzen ditu elkarteak, beste herri elkarte eta tokian tokiko kultur eragileekin batera. Era horretan, euskal kulturatik urrun dauden Iparraldeko jendearengana heltzeko bitartekotza lan garrantzitsua egiten duen elkartea da.

Bere egiteko horretan, urtean zehar hainbat kultur ekimen antolatzen ditu, baina Iparraldeko herritarren artean egonkortu eta indartu direnen artean nagusienak Hartzaro festibala,Uztaritzeko inauteria ondarea sustatzeko sortutakoa; Hartza Altzoan festibala, publiko gazteari zuzendutako jaialdia; eta Herri Uzta festibala dira, Euskal Herriko ohiko musika eta dantzaren ondare eta sorkuntzen sustapena bultzatzen duen jaialdia.

Elkartea hobeto ezagutu nahi izan dugu  Nontzeberritarrok eta  bere sorrera, ibilbidea, helburuak, eta aurrera begira dituzten egitasmoen berri izateko Sandrarengana jo dugu, Herri Soinuren koordinatzailearengana.

Honatx berak kontatu diguna:

Herri Soinu Iparraldeko kultur ondarea sustatu eta indartzeko bitartekaritza lana egiten kultur elkartea da, gure kultura bizirik iraunarazteko ezinbestekoa den transmisio kateaz arduratzen dena.

Hastapen batean, Uztaritzeko inauteria berpiztu nahi zuten zenbait herritar elkartuta, Herri Soinulariak elkartea sortu zen 80.hamarkadan. Gaur egun ere Uztaritzeko kultur elkarteak eta eragileak dira Herri Soinu elkartearen motorra.

Gure eragin esparrua, Iparraldeko toki anitzetara zabaltzen bada ere, bereziki Errobi lurralde eremuan lan egiten dugu.  Baigorrin eta  Donibane Lohitzunen adibidez, eskola eta ikastolekin proiektu artistikoak garatzen gabiltza herriko musikariekin elkarretaratzeak eta topaketak antolatzen ditugu,  besteak beste.

Tradizioa eta sorkuntza uztartzea izan da, zalantzarik gabe, apusturik zailena. Baina Errobi lurralde eremuko kultur eragileek egiten dituzten askotariko kultur ekimenei edota jarduerei ikusgarritasuna emateko bitartekoak sortzea eta egitea ere. Iparraldean non nahi egiten dira euskal kultura eta herri ondarea diren askotariko jarduerak, baina horiek guztiak ikusgarriago izateko eta balioan jartzeko espazio berriak sortzea zaila da, transmisioaren esparruan proiektu horiei indarra eman eta euskal kulturarengandik urrun diren pertsonak erakartzeko.

Zailtasun handienetako bat ekimenak Iparralde lurralde osora ezin zabaldu izatea da. Izan ere, gure lantalde profesionala txikia da eta Errobi lurraldearen inguruko kultur jardueretara mugatzen gaitu horrek. Bainan, pixkanaka-pixkanaka ekintzak bultzatzen ari gara beste lurralde batzuetan ere. Adibidez, heldu den urtean, 2020an, Biarritzen musika eta dantza tradizionalen Herri Uzta festibala antolatuko dugu, Koldo Zabalaren omenez.

3 festibal nagusi antolatzen ditugu urtean zehar:

 

Bai, justuki, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrarekin batera, egoera horren azterketa eta irakurketa egin dugu eta zenbait ondorio atera ere. Ildo horretan,    bi ondorio edo arazo nabarmenduko nituzke: Batetik herriko musikarien eskasean gaudela, ez dagoela ohiko herri musikaren segida ziurtatuko duten musikari berririk. Eta bestetik, Iparraldeko hainbat lekutan dantza eremuak mende hasieratik, asko aldatzen ari direla, bizkor gainera.

Geroztik, Kultur Etxearen proiektuarekin gabiltza. Proiektu honek, bi helburu edota hutsune bete nahi ditu. Batetik, ohiko musikaren eta dantza sormenerako baliabideak herritarren eskura jarriko lituzkeen espazio berri bat sortzea; eta bestetik, euskal artisten mintegi eta adierazpenerako leku edo topagune bat sortzea.

Positiboa. Herri Soinuk antolatzen dituen festibaletan jende andana biltzen da, adin eta jatorri ezberdinetakoa. Askotan artista profesional eta artista gazteen arteko topagune bihurtzen dira eta horrek fruituak ematen dituzte, emaitza biziki aberatsak sortuz.

Epe biziki laburrean, aste gizenez, otsailean, Hartzaro festibala dugu eta horretan ari gira buru-belarri lanean murgilduta.

Baina 2020. urtea mugarri jarri genuen kultur baliabide gunearen eraikitzeko eta erronka bereziki handia dugu eskuartean. Eragile ezberdinekin adostuko ditugun ardatzak erabakigarriak izanen dira ondorengo hilabeteotan.

Beraz, eta epe ertain luzera dugun erronkarik nagusiena, aipatutako Kultur Etxearen aldarrikapena behingoz gauzatzea da, gure herri kultura eta ondarearen transmisiorako erabat beharrezkoa duguna.

 

Exit mobile version