Datorren igandean, hilak 24, Zornotza Aretoan, San Filippo sindromearen aldeko kontzertu bat antolatu da Bios Orkestraren eskutik. Bertan solista lanetan Elizene Alzola (biolina), Agate Amilibia (txeloa) eta Xabier Lijo (oboea) zornotzarrak arituko dira.
Karmengo jaietako egitarauaren barruan eta Amorebieta-Etxanoko Zornoza koralak eta Abes-Kimu koruak antolatuta, igandean, eguerdiko hamabietan (12:00) Zornotza Aretoan, Ana Uriarte zornotzarra zuzendari duen euskal musikari gazteen orkestrak kontzertu berezia eskainiko du San Filippo sindromeak jasaten duten alde. Gutxitan ematen denez, jaiotzen diren 50.000 umeko batek bakarrik du, eta gaixotasun arraro bezala sailkatuta dago.
Horretaz gain egun berean Deloreanek kontzertu eskainiko du bertako Zubiondoko parkean. Delorean banda aski ezaguna da gure mugen baitan, bai eta gure mugetatik kanpo ere. Bere proposamen hedonista eta dantzagarriak hainbat zale bildu ditu. Gipuzkoarren azken lana Apar (2013) da.