Metrokoadroka & J.B. Pedradas taldeek Salto antzezlana eskainiko dute igandean, abenduak 7, 19:00etan, Lesakako Harriondoa antzokian, Mairu Antzerki Tailerrak antolaturiko X. Keinu Leihoak ekimenaren barruan.
Salto antzezlana urrian estreinatu zen Bilboko BAD jaialdian eta Donostiako Lugaritz kultur etxean. Javi Barandiaran da artista printzipala eta Pako Revueltas-ek egin du zuzendaritza artistikoa Oier Guillanen testu batean oinarriturik.
Lana honetan datza: “pertsonaia bat gela itxi batean sei maniki-bururekin hizketan ari da, obsesio bakarrarekin: “Salto egiteak ezberdintzen nau hildakoetatik”. Pertsonaiaren azpian aktorea sumatuko dugu tarteka, pertsonaiatik sartu-atera ibiltzen dena, publikoa zuzenean itauntzen duena. Umore absurdua, kode eszenikoen arteko jolasa, hunkigarritasun arraro bat. Publikoari bere salto propioa topatzeko gonbitea, izan ere, gaia sinplea bezain korapilatsua da: salto egitearekin duen obsesioa; hilda ez egotearekin duen obsesioa. Bestelako gaiak ere ukituko ditu: azazkalak eta ilea, bakardadea, hegan egitea askatasunarekin lotzen duen ideiaren iraultzea, paraxutistak…
