Nontzeberri

“Saiaketak”, Arte Ederretako ikasleen erakusketa

Bilboko Windsor Kulturgintza galeriak EHU/UPVko Arte Ederretako ikasleen obrak hartuko ditu irailaren 15era arte, izan ere, galeria hori lankidetzan ari da arte-fakultatearekin 1981. urteaz geroztik.

Egun, zabalik dagoen Saiaketak erakusketa elkarlan horren 33. edizioa da, eta aukeraketa lana Xabier Saenz de Gorbea arte-kritikari eta Arte Ederretako Fakultateko irakasleak egin du.

Lanak askotarikoak dira: pintura, eskultura, marrazkia, argazkia, bideoa eta instalazioa. Lan horiek, halaber, ondoko gazteen eskuetatik sortu dira: Julen Alberdi, Nora Aurrekoetxea, Laura Ruiz Sáenz, María Azcona, Mikel Calleja, Iñigo Garatu, Borja Gómez, Kristina Losa, Amaia Molinet, David Pavo, Rubén Pino Uribe-Etxebarria eta Iago Rey.

Artista horien artean, hainbat kolektibotako kideak daude, Político Poético eta Okela Sormen Lantegiko kideak,bestea beste, edo Bilbaoarte zentroaren bekak jaso dituzten gazteak.

Exit mobile version