Hil honetako ostiraletan, Nafarroako Filmotekan, Saharako zinemagintzan garrantzi berezia duten hiru film pantailaratuko dituzte.
“Aurtengo edizioan, filmek garrantzi handiko gaiak jorratuko dituzte, hala nola Saharako krisi klimatikoa eta bertako baliabide naturalen espoliazioa, erresistentzian dauden emakumeen istorioak eta Saharako gazteen asmoak eta erronkak. Proiekzio horien bidez, zikloak nazioarteko komunitatearen arreta erakarri nahi du saharar herriaren egoera zailari buruz, bere sufrimendua eta justiziaren, duintasunaren eta nazioarteko legeriaren arabera dituen eskubideen onarpenaren aldeko borroka nekaezina nabarmenduz”.
Gaur bertan, hilak 10, lehen emanaldia izango da, eta hor bi lan pantailaratuko dira: Desert Phosfate eta El loco desierto. Lehen lana “film esperimentala da, fosfatoari, harea-partikulei, landareei eta gizakien eta mineralen desplazamenduari buruzko hainbat geruzatako narrazioak elkarri lotzen ditu eta saharar herri indigenaren bizimodu nomadaren galera kontatzen du.”
El loco del desierto piezako protagonista Tateh Lehbib errefuxiatu sahararra da, eta Auserd errefuxiatu-esparruko (Tinduf, Aljeria) bizilagunak “ero” deitzen hasiko dira, beroari eta plastikozko botilekin harea-ekaitzei aurre egiteko babesleku bat eraikiko duela esaten duenean.
Datozen asteetako saioak ikusteko: Nafarroako Filmoteka.